XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) chistulari izenaz Zurich'ko Feuillets de Pédagogie musical deritzayon errebistan 1924-Garagarrila, 15, eta 1924-Uztailla, 1'ean, arrgitaratu zituan bi idaztiak erakutsi zitun izlariak.

Orra, ba, yaun andrreak, euskaldunak txistua beren ereskintzat arrtu badute-ta, ez-ta besterik, ez-pada beren oitura zarr-garrbi.

zaletasunagatik eta ederrtide-men aundi-aundia zutelako.

Txistularitzat ere zerrbait esan nai nizukete, ta... asi gaitezen aintziñekoakin.

¿Aintziñeko txistulariak nolakoak ote ziran?.

Yaun-andrreak: Barrtoloma deunaren jayak zirala-ta Sorozabal ereslari ospetsua, nere anai Gabirel eta ni Amezketa'ko enparantzan arrkitzen giñan zerrbait ikusi nayan.

Bezperak amaituta, lasterr agerrtu zan Bedayo'ko txistularia bere txistuari eragiñaz.

Yaun-andrreak: Bedayo'ko txistularia ikusi nubanian, nik uste izan nuban aintziñako txistularia zala... ta ala ez-pazan ere, aintziñako txistulariak Bedayo'koa bezelakoak izango ziran.